
2020ko udan Gure Sustraiak baserri eskolara joan ginen eta bertan, naturaz gozatzeko eta hainbat ekintza egiteko aukera izan genuen. Alde batetik, baserriko animaliekin burutu beharreko eguneroko lanak egiten ikasi genuen: txerriei jaten eman, oiloen arrautzak jaso, astoak eskuilatu… Bestetik, naturak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, krema naturalen tailerra genuen inguruan aurkitzen ditugun belar eta loreak bildu ostean.
Zer esan gozatu ahal izan genuen bakeaz!
Gabonetatik aurrera jarduerarik ez egotea COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorio dela islatu nahi dugu. Jasan izan ditugun zailtasunen eta harreman sozialen murrizketaren ostean, familiei eskerrak eman nahi dizkiegu ziurgabetasun garaian AFAVIn jarritako konfidantzagatik.



