Oreretan kokatua dagoen San Markos gotorlekuaren bisita egin genuen. Egun osoko irteera izan zen. Goizean gotorlekua bisitatu genuen, harresietan sartu eta begiratokitik bista zoragarriez gozatzeko aukera baliatuz. Eguerdian, merenderoan, zuhaitzen itzalpean, bakoitzak etxetik ekarritako ogitartekoak jateko gelditu ginen. Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuz, beste ibilaldi bat egin genuen gotorlekua inguratzen duten bideetatik. Azkenik, egunari bukaera eman genion musikaren erritmora dantzan.



