Ekintza: 2021 – Hondarribiko Aterpetxea

Asteburu batez joan ginen Hondarribiara, larunbat goizetik igandera. Larunbatean herriko kirol portutik paseo bat emateko aprobetxatu genuen, eta zergatik ez!, bertako tabernaren batean jateko. Euria hasi zuenean aterpetxera joan ginen, eta bertan pasa genuen arratsaldea jolas ezberdinez gozatuz: kartak, zapia, ping-ponga,… Denentzako zerbait zegoen! Gauean, pijama kalejira eta zinema saioa ezin izan ziren galdu.

Igandean hiriko gainontzeko tokiak bisitatu genituen, alde zaharra, eliza, plaza… A ze muinoak! Eskulanak egiteko astia ere izan genuen, non ez ziren falta izan gero etxean gabonak zoriontzeko etxean jaso genituen postalak.

Asteburu labur baina bizia izan zen. Egia esan denetik egin genuen!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top