Gabonetako azoka beti da aukera ona hiriko Gabon giroan sartu eta lagun artean ondo pasatzeko. Hiriburutik buelta bat eman eta txurroekin txokolate goxo bat jan genuen Gabonetako azokan. Geroago, uharteko argiak ikustera hurbildu ginen, baina bidean gauza ezberdinekin entretenitu eta berandutu egin zitzaigunez, ez genituen ikusi. Hala ere, arratsalde ahaztezina izan zen.
