
Lehenengo eguna: Abenduak 27
Gabon garaia familia eta lagunekin egoteko aldia dela aprobetxatuz, hainbat ekintza burutu ditugu berriro elkartu eta lagun berriak ezagutzeko.
Lehenengoa abenduaren 27an izan zen, non goizean zehar zientzia museoa (Eureka) bisitatu eta gauza berri asko aurkitu genituen. Museo bereko jatetxean bazkaldu ostean, paseo bat eman eta mokadutxo bat hartu genuen eguna bukatu aurretik. Oso ondo pasa genuen egun bete-betea izan zen.
Bigarren eguna: Urtarrilak 3
Bigarren irteera urtarrilaren 3an izan zen. Bertan gabon arratsalde eder bat aprobetxatzen da Donostian zehar ibiltzeko. Bilgunetik hiriko kaleetan barrena ibili ginen apaingarri gisa zeuden Gabonetako argiak kontenplatzen genituen bitartean. Gabonetako merkatura heldu ginen, eta bertan pitxiaak eta opari ideia ezberdinak ikusi genituen; Horrez gain, gabon kanten kontzertua ikusteko aukera izan genuen. Bertan, txokolate eta txurroak jan genituen indarra hartu eta berotzeko. Amaitzeko, elkargunera bueltan, Gabonetako noria txikian buelta bat emateko denbora izan genuen.

Ekintza hauen une gehiago:



