
Jarduera honen bidez sendotu zen AFAVI. Lehenengo urte honetan Miranda de Ebrora joan ginen abuztuaren 18tik 24ra.
Ekintza ugari egin genituen, bai herrian eta baita bere inguruetan ere. Ibilaldiak, denbora dibertigarria igerilekuan, kartak, ur globoen gerrak, eskulanak… Horrez gain, Añanako gatz Harana ezagutu eta Oña herria bisitatu genuen, eta han monasterio zahar batean sartu ginen.
